XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JERUSALEN-EN.

Agipen guzietan, gutxi gora bera, beti bat dakusgu, bat bera darakuste: Goikoarekin dabillenaren laguntzale Bera dala.

Bere pean bai dauka lur guzia.

Berak laguntzen digu, lagundu, guk ezin deguna osatu, geitu eta ugaritutzearekin.

Guzia egin nai ez du, guk geronez dezakeguna guretzako utsitzen baitu.

Ortarako eman zizkigun buruko argimena eta lanerako gaitasuna.

Goikoaren eskatutzea biarrekoa da, baita gerok lan egitea ere.

Goikoarekin zintzoak izatea bada gure lenengo eginkizuna, gero aldegunari ekitea ere biarrekoa degu.

Ondoren adiraztera goazenak irakatsiko digu, Mikel deunaren bidez, Jaunak Judarren aldez egin zuana.

Ezekias zan judarren bakalduna, erregea.

Asiritarrak zebiltzen garai artan Israelgo bakaldian, erreinuan.

Au menderatu, bertakoak erbestera, Medo lurrera, atzerritu zituzten.

Judarrai ere ekin zien Senakerib asiritarren errege bakaldunak, bereala, erres aski menderatuko zitualakoan.

Alperrik ordea, ondo uste gabeko ondamena bereganatu zuan.

Ezekias bakaldun bikaiña zan, Jainko zalea eta bere Aberria biziro maite zuana.

Senakerib estu zamar zebillela ikusita onen zordun eta menpean egotia lotsagarritzat zedukalako, urtero ematen zion dirutza ukatu zion.

Bidegabekoa bai zan eskatutzen ziona eta benetan lotsagarria bere menpetasuna.

Senakerib aztutzeko etzegoan.

Inguruetako gudetan ibilli zan bitartean ixildu zan.

Laister ordea artu zuan Judarako bidea.

Gudasti izugarria zekarren, Judaldiari ekin zion.

Ezekias eskatutzen zuana emateko gertu zegoan, eman ere zion, orrenbesterekin utsirik joango zitzayolakoan, orrelakoak ezin ordea beñere ase.

Dirutza artu zion, ongi baizetorkion zituan utsuneak osatzeko.

Len baño gogorrago ekin zion bere lanari, Juda osua menpetutzeari.

Asmo obetan zegoala, Iharaka, Etiopiako bakalduna erasotzera zetorkiola esan zioten Senakerib-i eta onen aurrerapena eragostera joan biar izan zuan.

Ala ere Ezekias-i ordelariak biali zizkan berriro itzuliko zala adiraztera.

Zakarkeri anditxuak, geyegiak, biraurik zikiñenak entzun biarrean arkitu ziran judarrak ordelarien aotik.

Arrokeria baizik etzerion ao zikin ayei.

Etzekiten ordea edo beintzat aitortu nai etzuten Judarren Jaungoikoak menderatu zitzakeala.

Bere gaitzerako geroago ondo garbi ikusi zuan lenago aitortu nai izan etzuana.

Ainbesteraño iraindu eta isekatu zuan Judarren Jainkoaren esku altsua.

Ezekias-ek ordelarien idatzia irakorri zuanean bi erabaki, eta biak goragarriak, artu zituan.

Bata Isaias igarleari iru ordezkari biali zizkan agipetu zanaren berri ematera.

Bestea ber-bera eleizbidea artuta Jerusalengo txadonera joan zan.

An auzpezturik asiritarren idatzia, birau zikinez betea zegoana, expandit coram Domino (4. Reg. 18. 14.) Zabaldu zuen eta biotzeko sugarrik bizienaz otoitzari eman zion.

Domine Deus Israel... tu es Deus solus regum omnium terrae.

Israelgo Jauna Zu bakarrik zera bakaldun guzien Jauna.

Entzun eta ikus zazu Senakerib zu iraindu nairik biali digun iseka lotsagarria.

Beste errietako jainkorde uztelkorrak ondatu dituzte, ez bai ziran ordea jainkoak, gizonak egindako itxuratzarrak baizik.

Orain bada gure Goiko jauna gaizkatu gaitzatzu Senakerib-en eskupetik, Goiko jauna, zu Bakarra zeradela, lurbideko bakaldi guziak ezagutu dezaten.

Ezekiasen biko lana baterako zan: Isaisek bakartian, berak txadonean eskatutzen zuana, eskatutsia.

Bakaldun zinizteduna zala agirian daukagu.

Zer iritxiko ez du biotz sugarriz egindako arrenak?.

Isais ikustera joan ziranak, itzuli zitzaizkan erantzupenaz: Hoec dicit Dominu.

Ona Jaunak diona.

Noli timere.

Ez bildurtu Senakerib esan duanez.

Ni izango naiz bere lurrera bialiko dedana eta an aiztopean eroraziko dedana.

Non ingredietur urbem hanc.

Ez da Jerusalen-en sartuko.

Per viam, qua venit revertetu.

Etorri dan bidetik itzuliko da.

Nik zaindu eta gaizkatuko det urian neregatik eta David nere jopuagatik.

Etzuan asko uste Senakerib zetorkiona.

Gau batean Jaunaren gotzonak bere gudaztiko centum octoginta quinque millia egun ta larogeita bost anei-milla gudari erail zizkan.

Urrengo goizean esnatutzearekin, bere ondamendia ikusteaz, izutu zan et recedens abiit andik alde egin zuan.

Ninibera-tu zan, baño andikan berrogeita bostgarren egunera txadonean bere semeak aiztoz erail zuten.

Orra bere arrokeri itxuak eta birau itxusiak zertaratu zuten.

Amaika orrelako gizonen arrokeriak irabazi du.

Lenagoz esana daukagu gotzon au, Mikel deuna zala.